Hazkurri bankuaren aurtengo bilketa egunak azaroaren 25 eta 26an
2022ko Azaroaren 08a
Filgi Claverie Hazkurri bankuko komunikazio arduradun berriak euskazko mezuak ere gehitu ditu / GURE IRRATIA
Baiona eta Euskal kostako Hazkurri Bankuaren bisita egin dugu Filgi Claverie, bertako komunikazio arduradun berriarekin. Badira hiru urte egoitza handi eta berrian kokatu dela elkartea.
Jakin behar da 1200 tona hazkurri banatzen dituela urtean Hazkurri Bankuak. Aurtengo bere bilketa azaroaren 25 eta 26an iraganen da zuen super merkatu eta denden ateetan.
Marga Forestier-ren mikroan bisita egiten digu beraz Filgi Claverie-k.