Luhusoko biztanleek 2023ko uda bukaeran emango dute Kabalkada
2023ko Urtarrilaren 24a

Badu zonbait aste jada hasiak direla dantzariak prestatzen Luhusoko Kabalkdarentzat / MARC BREARD
Luhuson, azken Kabalkada 2002an eman zuten, eta sinbolikoki nahi zuten 20 urteren buruan eman, bainan azkenean 2023an izanen da Luhuson: agorrilaren 26 eta irailaren 2an.
Lehen bilera bat egin dute, parte hartzaile guziak elkar gurutzatzeko urtarril hastapenean.
Panpi Merkapide izan da, eta aitzineko Kabalkadan parte hartu zuen Mixel Duclos entzunen dugu, Christian Etcheverria eramailea, antzerkiarentzat Xermin Camblong, Jon Carricart dantzaria, eta Luxi Lazkarai eta Maider Kurutxet dantza irakasleak.