Urtebetetze "Zpeziala" Zizpa gaztetxearentzat
2023ko Urtarrilaren 26a
Zizpa gaztetxean ekoitzi Zpezial garagardoa aurkeztu dute 7 urteen kari / ZIZPA GAZTETXEA
Baionako Zizpa Gaztetxeak 7 urte ospatuko ditu larunbat honetan urtarrilaren 28an.
Lesseps kaian kokatua da gaztetxea, herriko etxearekin elkarlanean lortu egoitzan. 2016az geroztik gaztetxeko kidea den, Lukas Hiriart-ekin, mintzatu da Maryse Etcheverry, gure aste huntako ikaslea.
Eguna Biltxokon, hasiko da eguerdi aldean bazkari eta arratsaldea poteoarekin, eta gauean SFM, Bulego eta Garilak 26en kontzertua izango da.
Jakin bestalde, Esne Beltza kontzertuan izanen dela Zizpa gaztetxean, martxoaren 24an, disko berriaren aurkezteko!