Bikingoak bakantzetan Goxoki gaztetxean
2023ko Otsailaren 15a
Urtero Itsasuko Goxoki gaztetxeak gai berezi bat hautatzen du ihauterientzat.
Itsasuko Goxoki gaztetxeak bere ihauteriak antolatzen ditu larunbat honetan. Otsailaren 18an, gaualdi mozorrotu bat antolatzen dute, ohitura duten bezala, gai berezi batekin. Aldi honetan "Bikingoak bakantzetan".
Kontzertuak ere izango dira Zetkin, Kuma No Motor, eta DJ Ttal-ekin.
Goxoki gaztetxeko Mae Laskarai eta Jenofa Parachuk erran daukute zertan den gaztetxearen dinamika.