Angeluko bestak abiatzen direlarik, Ibaialdek ere bere egitaraua proposatzen du
2023ko Martxoaren 01a
Jean Marc Landaretxe Ibaialde elkarteko kidea / GURE IRRATIA
San Leon patroiak manatzen ditu Angeluko bestak.
Aurten, ostegunetik igandera iraganen dira, eta karia hortara, Ibaialde elkarteak, atsalde-arrats berezia prestatua du larunbat honetako. Haitz Pean-eko eremuan, kirola, dantza, kantu eta zikiroa izanen dira protagonista nagusiak. Olatz Idoate, Jean Marc Landaretxe Ibaialde elkarteko kidearekin egon da.