"Erantzuten delarik eraso horiei feminismotik, sortzen den ahizpatasun hori nahi dugu aipatu"
2023ko Martxoaren 06a
PAF elkarteak, maiatzaren 19, 20 eta 21ean antolatzen duen Loverdose festibalari oihartzun egingo dio ere Martxoaren 8ko egunak.
Martxoaren 8an, emazteen borroken nazioarteko eguna izanki, Baionan hainbat hitzordu eta mobilizazio izango dira.
Goizean sindikatuen mobilizazioa, tailer bat Planning Familialean, atsaldean pare bat elkarretaratze, mahainguru bat eta kontzertu bat ere gauean Züzülun. PAF elkarteak antolatzen duen gaueko "Arrapostua Ahizpatasunetik" eztabaida animatuko du Jenofa Berhokoirigoinek. Harekin egon da Arantxa Idieder.
Bestalde maiatzean Baionan hiru eguneko festibala antolatuko du elkarte feministak, eta Jenofak aipatu bezala, diru bilketa bat ere abiatu dute antolaketan laguntzeko.