"Maite dutana da arraina ateratzen ikustea eta nere eulia harrapatzen"
2023ko Martxoaren 16a
Antton Larrandaburu arrantzale musikaria
Australia eta Zelanda Berrira joanen gira gaur. Musikari gisa ezagutzen dugun Antton Larrandaburu Hazpandarrak, urte bat hartu du bidaiatzeko, bi herrialde hauetara.
Irailean heldu zen Australiara, ipar ekialdetik Sydneyra ibili ondotik bi hilabetez, abendutik Aotearoa-Zelanda Berrian da.
Australian aborigenoen bizia, sinesmenak, eta post-kolonialismoaren ondorioak ezagutu nahi zituen.Zelanda berrian aldiz, errekak eta arrainak ditu helburu. Arrantzale pasionatua da Antton, eta azken hilabeteetan, autoan lo eginez, errekaz-erreka dabil bere uli-kanabera eta gitarrarekin.