"Ez nuen uste nire 80 urteak, ospatuko nintuela Hatsaren 25 urteekin, gaztetzen naiz piskabat"
2023ko Apirilaren 12a
Sarako idazleen biltzarrean kurutzatu dugu Auxtin Zamora / GURE IRRATIA
2023ko Hatsaren Poesia liburuaren aurkezpena eginen dute Senpereko Larraldean heldu den igandean apirilaren 16an.
Hatsaren poesiaren 25. Urteurrena ospatuko dute aurten, goizeko 11etan eman dute hitzordua eta arratsalde bitarte liburuaren aurkezpena, bazkaria eta liburuan parte hartu dutenen testuen irakurketak ere eginen dituzte. Igandeko egunari buruz mintzatu da Maia Muruaga, Hatsa elkarteko Auxtin Zamorarekin.