"Baiona Zikina deitu dugu diskoa, zikintasun hori denek duguna, pindar gisa erabiltzen ahal dena"
2023ko Maiatzaren 09a
Kuma No Motor taldeko hiru kideak, Baiona karrika xoko batean / À‚© Guillaume Fauveau
2011 urtean, Donibane Ziburuko gaztetxean, egin zuen bere lehen kontzertua Kuma no Motor taldeak.Geroztik 100bat gaztetxe, ostatu eta, Mattin Ihidope taldekideak erraiten duen bezala "sala ilunetatik" pasa dira.
Punk hardcore doinuekin hasi Baionako taldeak, giro bizi eta ilunekin segitzen du bainan, atera berri duten hirugarren diskoan aldaketa batzu sendi dira.
Hirukotean, erritmoaren jabe den kidearekin mintzatu da Arantxa Idieder, Mattin Ihidoperekin.
Diskoa Kuma No Motor taldearen bandcamp-aren bitartez biltzen ahal duzue. Eta bestenaz kontzertuetan:
- Ekainak 2. Tours
- Ekainak 3. Vannes
- Ekainak 27. Biarritz (Atabal)
- Ekainak 30. Irisarri (EHZn)
- Uztailak 14. Oñati
- Irailak 30. Urruña