Hiru Pinpirinak, Raid Amazones lasterketarentzat prestatzen ari dira
2023ko Maiatzaren 12a
Amaia Sorhaitz, Séverine Trichet, eta Chrystelle Arrieta, Baionako Hiru Pinpirinak / GURE IRRATIA
Amaia Sorhaitz, Séverine Trichet, eta Chrystelle Arrieta baionarrek azaroan iraganen den "Raid Amazones" lasterketan parte hartuko dute. Emazteei bakarrik zuzendua den elkartasuneko lasterketak, kirola eta integrazio soziala uztartzen ditu. Chrysalide elkartea laguntzea erabaki du hirukoteak.
Goizetan kirolak hartzen badu protagonismoa, arratsaldetan, lekuko jendeekin egiten dira aktibitateak. Olatz Idoate, Séverine Trichet eta bereziki Amaia Sorhaitzekin solastatu da.
Hiru Pinpirinak, instagramen segitzen ahal dituzue eta dizuz laguntzeko hemen.