Haizea Nuen, etxebizitzaren eskubidearen aldeko ereserkia
2023ko Urriaren 09a
Bixente Junca eta Xanti Legarto, Zortzi bikoteko musikariak / GURE IRRATIA
Zortzi taldeko Bixente Junca eta Xanti Legartok plazaratu dute bideo klip bat, joan den urtean argitaratu Deia diskoko kantu batekin. Usaian poesiaz josi kantuak egiten baldin badituzte, aldarrikapen bat aitzinean eman nahi izan dute.
Haizea Nuen, kantua berriz grabatu dute laukotean, eta etxebizitzaren problematikaren ereserkia bilakarazi nahi dute. Panpi Merkapide mintzatu da bi musikariekin.