Arbolaren besta izango da igandean Biriatun
2023ko Azaroaren 22a
Azaroaren 27an, astelehenean hitzaldi bat ere izango da Hervé Covès-ekin 18:00etan.
Arbolaren bestaren lehen edizioa iraganen da igande honetan Biriatun.
Egun guzian, arbolaren inguruko merkatua izango da Xoldoren parkinean. Gasnarik ez, barazkirik ez, baina arbola fruitudun, landare iraunkor eta zuhaixka ekoizleak agertuko dira.
Biriatuko Herriko etxearekin batera, OMA elkarteak du hori antolatzen. Olatz Idoate elkarteko bi kiderekin mintzatu da: Audrey Hoc eta Aimar Rodriguez.