BERRIAK

Las ferias de Itsasu!!

las_ferias_de_itsasu_

MP3 jaitsi

Ostirale gau honetan hasi eta agorrilaren 23a arte iraunen dute Itsasuko bestek.

Besta komiteak elkarlana eramaiten du Goxoki gaztetxearekin. Gau guziak gaztetxean finitzen dira.

Itsasuko besta Komiteko Haize Albor eta Goxokiko Jenofa Parachourekin egitaraua aipatu dugu.

Lehenik ostiraleko gaua, hau beti Goxokiren gain da.

2023ko Agorrilaren 18a

BERRIAK

Luhuso besta giroan kabalkada aitzin

luhuso_besta_giroan_kabalkada_aitzin

MP3 jaitsi

Agorrilaren 11tik 15era, Luhusoko bestak izanen dira. Besta komite aktiboak, 60 kide ditu.

5 eguneko egitarau aberatsa aipatu digute Xania Marianne, Maialen Lazkarai eta Ellande Dupuyk.

Eta aurten kabalkada urtea baitute ere Luhustarrek, dena egin ahal izan dutela erran dauku Ellande Dupuyk:

2023ko Agorrilaren 09a

BERRIAK

Anje Duhalde eta Kanboko harmonia Arnagan ostegun gau honetan, betea da!

anje_duhalde_eta_kanboko_harmonia_arnagan_ostegun_gau_honetan_betea_da_

MP3 jaitsi

127 urte betetzen dituen Kanboko Harmoniako musikariek, Anje Duhalde gomitatu dute kontzertu bat elgarrekin emaiteko. Anjeren kantuak berriz hartuko dituzte.

Tokirik ez bada gehiago kontzertu honentzat, gogoa da berriz emaitea beste leku batzutan.

Filipe De Ezkurraren bermoldaketekin, urte bateko lanaren fruitua izanen da ikusgai agorrilaren 10ean Arnagako baratzeetan.

À¢Â€ÂœLes Estivales dÀ¢Â€Â™ArnagaÀ¢Â€Â, antzerki festibalari abiapundua emanen duen kontzertua aipatu digute Laurent Bidart, Patxi Bidart eta Filipe Desperiè-ek.

2023ko Agorrilaren 09a

BERRIAK

Sarako Olhaldea zaldiketa zentroaren bisita egin dugu Leire Fagoagarekin

sarako_olhaldea_zaldiketa_zentroaren_bisita_egin_dugu_leire_fagoagarekin

MP3 jaitsi

Duela 25 urte ideki zuten Olhaldea zaldiketa zentroa, Leire Fagoagaren burasoek.

Gaur egun, bere burasoekin eramaiten du Sarako zaldiketa zentroa Leirek, 40bat zaldirekin. Aste honetako Hostokada emankizuneko gomita izan dugu.

Olhaldea zaldiketa zentroa aurkezpena, Zaldiaren izateaz, haien arteko komunikazioaz, edota zaldi konpetizioetaz aritu dira Arantxa Idiederrekin.

2023ko Agorrilaren 04a

BERRIAK

Artzain Xakur Txapelketa ostiral honetan Itsasun

artzain_xakur_txapelketa_ostiral_honetan_itsasun

MP3 jaitsi

6 Artzain, 6 xakurrekin, ostiral honetan Itsasun urte guziz antolatzen duten artzain xakur txapelketa proposatzen dute berriz ere.

Murtutsenea elkarteak antolaturik, usu turistek preziatzen duten hitzordua baldin bada ere, lekuko jendeak gomitatu nahi izan ditu Gratien Urruty antolatzaile eta Arantxa Idiederren gomitak.

Artzain xakur txapelketa, Itsasuko atharrin, agorrilaren 4an arratseko 7tan, gaueko 9ak arte gutti gorabehera.

2023ko Agorrilaren 03a

BERRIAK

"Sei egunak behar dira asumitu, bi komite izateak laguntzen ahal du"

_sei_egunak_behar_dira_asumitu_bi_komite_izateak_laguntzen_ahal_du_

MP3 jaitsi

Sei eguneko bestak proposatzen ditu Kanboko gazteriak ostiral honetatik aitzina. Kanbo behere eta gaineko gazteen bi komiteek elkarrekin antolatzen dituzte.

Aldaketa bat aurten, ostiral gauean izango baitira behereko plazan kontzertuak Xutik eta Zetakekin, eta larunbatean aldiz zikiroa, beste herriko bestekin ez daitezen ber gauean izan.

Bestalde igande gaueko gaualdia azpimarratzekoa da, 6 kontzertu izango baitira. Arantxa Idieder mintzatu da Kanboko besta komiteko Julien Linkemper, Maika Lekuona, Ramuntxo Saintpée eta Elaia Goutenegrekin.

2023ko Agorrilaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016