BERRIAK

Ostalarien ihardokitzeak azken neurrien ondotik

Ostalarien_ihardokitzeak_azken_neurrien_ondotik

MP3 jaitsi

Gehienik 6 lagunekin elkartzen ahal da orain gune publikoetan. Taldeak 10tik 6rat murrizteko manua eman du Eric Spitz departamenduko prefetak joan den larunbatean. Ostatuak eta jatetxeak neurriei egokitu behar zaizkie. Astearte honetan, beste neurri batzu gehitu ditu tartean, ostatuak gaueko 10etan hetsiko direla ostegun gauetik aitzina, jatetxeak ez aldiz. Lekuko festak, ikasle gaualdiak eta eskola ateraldiak ere debekatu ditu.

Baionako Coffee Muxu eta Uztaritzeko Arruntza auzoko Leku Eder ostatuetan ibili da Kriztof Arotzarena, ihardokitzeen biltzera, Henri Dascon eta Maritxu Lamarens-ekin egon da.

2020eko Urriaren 20a

BERRIAK

Elkartea indartu nahian, etorkinak laguntzen dituen Eskuz Eskuk jendea bilatzen du

Elkartea_indartu_nahian__etorkinak_laguntzen_dituen_Eskuz_Eskuk_jendea_bilatzen_du

MP3 jaitsi

Etorkinen laguntzeko eta gerizatzeko xedez, sortu zen Eskuz Esku Makea eta Lekorne aldeko elkartea.

Hastapenean, berehalakotasunari erantzunez muntatu zuten elkartea. Orain, denbora gehiago hartu nahi lukete elkarte proiektuaren lantzeko – eta dei bat luzatzen diete nahiant guziei, hortaz interesatuak balira. Elkartearekin harremanetan jartzeko: eskuzesku@yahoo.com edo deitu Laure 06.63.77.43.82.

Esku Esku elkarteko Pantxika Arburuarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Urriaren 20a

BERRIAK

“Petit guide du patient” hitzaldia ezeztatu dute

a€œPetit_guide_du_patienta€_hitzaldia_ezeztatu_dute

MP3 jaitsi

Osasun mentalaren astea kari, Angeluko Herriko Etxeak eta Baionako ospitaleak antolatu konferentzia ezeztatu berri dute.

Urriaren 22an izan behar zen, bainan prefetaren azken osasun neurriak direla eta ezeztatu behar izan dute. “Petit guide du patient” Lilia Mary Domballek animatu mintzaldian, eri bezala bizi izan dituenak kondatzen ditu, bere ikusmoldea ekartzen du umorearekin.

Hala ere hemen, haren hitzaldiaren aurkezpen bat, agian laster berriz emaiten ahalko duelako.

2020eko Urriaren 20a

BERRIAK

Demode Quartet Hiribun izango da asteburuan

Demode_Quartet_Hiribun_izango_da_asteburuan

MP3 jaitsi

DEMODE QUARTET-en ikusgarria, Urriaren 17an, larunbat gauean izango da Hiriburuko La Perle gelan 20:30-tan. Herriko etxeak antolatzen du, Naroa Gorostiaga Kultur axuantarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

Lekuen erreserbatzeko, Herriko etxeara deitu: 05 59 44 15 27.


2020eko Urriaren 16a

BERRIAK

Elkartasun Ibiladia, etorkinekin elkartasunez

Elkartasun_Ibiladia__etorkinekin_elkartasunez

MP3 jaitsi

Aro txarra gatik gibelatu Elkartasunen edo etorkinen aldeko ibilaldia, urriaren 17an iraganen da, hiru aldarrikapen nagusirekin: Papergabe guzien erregularizazioa, erretentzio zentroen hestea eta bizitegi bat denentzat.

Goizean, hitzordua 11etan Hendaiako CRA erretentzio zentro aitzinean. Eta atsaldeko 4tan Baionako Roland Barthes zelaigunean. Maddi Sarasuak, Amaia Fontang, Etorkinekin kolektiboko kidearen argitasunak bildu ditu.

2020eko Urriaren 16a

BERRIAK

"Sarako herriak honesten du Etxalartarrak ihizian aritzea Sarako eremuetan"

Sarako_herriak_honesten_du_Etxalartarrak_ihizian_aritzea_Sarako_eremuetan

MP3 jaitsi

Urria heldu orduko, eta batzutan lehenago ere, Sara eta Etxalartar ihiztariek badakite elkartzeko parada izanen dutela. Aspaldiko ohitura da, xare-ihiziaren ongi kudeatzeko, Lapurdi eta Nafarroako herriek hitzarmen bat izenpetzen dute urtero.

Aurtengoa, irail ondarrean izenpetu zuten, Lizarrietako lepoan, baldintza berezietan, nola ez, baina egin hala ere. Miguel Mari Irigoien Etxalarko auzapezarekin batera, Sarakoa han zen. Battitt Labordekin dugu Olatz Idoate lankidea.

2020eko Urriaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016