KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Futbola, Esnea eta Alkool lurperatua

Futbola__Esnea_eta_Alkool_lurperatua

MP3 jaitsi

Panpi Merkapideren Zazukeriak itzultzen dira aste huntan. Eta uda huntan lurra ez da prestuki egon...

2017ko Irailaren 15a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Sagarra ahoan

Sagarra_ahoan

MP3 jaitsi

Sagarra aipatuko dugu Kalakan kronikaren sasoin berri hori hasteko. Beti Gabriel Durrutyrekin

2017ko Irailaren 14a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Sartzearen tenorea Errobi-Aturri inguruetan

Sartzearen_tenorea_Errobi-Aturri_inguruetan

MP3 jaitsi

Katti Poxelurekin Errobi-Aturriko lurralde eremuko berriak hartzen ditugu aste huntan, Kriztof Arotzarrenaren mikroan.

2017ko Irailaren 12a

KRONIKAK | ZE LAN

Erritmo tailerrak Joana Briani-Colinekin

Erritmo_tailerrak_Joana_Briani-Colinekin

MP3 jaitsi

5 eta 11 urte arteko haurrentzat, soinu eta erritmo tailerrak izanen dira Kanbon, Karaban'art elkartean, asteazkenetan arratsaldeko 5ak terditatik 7ak arte. Interesatuak bazizte, zenbaki hortara deitu: 06.29.10.01.59

2017ko Irailaren 12a

KRONIKAK | KULTURA

Zuratik Itsasora

Zuratik_Itsasora

MP3 jaitsi

Hendaiako " Asporotsttipi " etxean jarri da " Zuhaitzetik Itsasontzira " erakusketa. Itsas Begiak elkarteak muntaturik, euskal itsagintzaren historia kondatzen digu erakusketa horrek.
Itsas Begia elkarteko Jean-Luc Mendizabalek erakusketaren bisita egiten digu.

" Zuhaitzetik Itsasontzira " erakusketa Asporotsttipi etxean ikusgai izanen da, Hendaia, urriaren lehena arte.

2017ko Agorrilaren 28a

KRONIKAK | EUSKAL MUSEOA

Esklabu Ahantzien Uhartea

Esklabu_Ahantzien_Uhartea

MP3 jaitsi

Aste huntako hostokadarentzat Baionako Euskal Museora goaz.
Azaroaren 5a arte " Tromelin, Esklabu Ahantzien Uhartea " erakusketa idekia da.
Raphael Zulaikarekin bisita egiten diogu aste osoan zehar.

2017ko Agorrilaren 01a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016