Senpereko Kattalin Elizalde kolegioa prest asteleheneko sartzearentzat
2023ko Irailaren 01a
Pentzea zen gunean, zutitu du Seaskak Kattalin Elizalde kolegioa / SEASKA
Eskolen sartze handia izanen dute ikasle gehienek heldu den astelehenean, baina beharbada pixkabat bereziagoa izanen da Senpereko Kattalin Elizalde Kolegiora sartuko direnentzat.
Duela ez hain aspaldi pentzea baizik ez zen lekuan, Seaskak, bere kolegio berria zutitu du uda honetan. Lehen bisita bat egina zuen Olatz Idoatek joan den ekainean, eta berriz bertaratu da.